Oraingo honetan, beste norbaitek esan digu idatzi duguna ona dela, norbaitek atsegin izan duela. Biok lehiaketa batean parte hartu, eta biok saritxo bat eskuratzea, ez da kasualitatea edo bai? Akaso Blog honek beste bultzadaren bat beharko luke.
Hemen duzue lortu dugunaren informazioa.
http://www.egizu.eus/literatura/argi-hizkiak/
Lasterrarte!!!
Isiltasunak apurtzen eta hitz burrunbak isiltzen. Zu eta ni. Ni eta zu. GU.
2015(e)ko irailaren 23(a), asteazkena
2015(e)ko apirilaren 24(a), ostirala
Ilargiaren itzaletan
- Ondoloin!
- Ondo
loin!
Haurra nintzenean
amak oinarekin mugitzen zuen sehaska bailitzan dabil ilargia. Dilin dalan.
Dilin dalan. Begiak itxita ikusi nahi ote nau? Ez daukat ez dilin ezta dalanen
beharrik horretarako. Luzea izan da eguna, beste behin. Motza astea, beste
behin. Ametsetan igaro dut eguna, joango ote den pentsaketan, benetako
ametsaren zain. Agian hori izango da arrazoia. Agian horregatik nahiko nau lo
ilargiak.
Gaurkoan amets
politean murgilduko nauela esan dit dilin eta dalan artean ahopeka. Merezita
dudala ere esan dit keinu txikiaz. Beno, hori ulertu diot nik behintzat. Agian arrosa
artean esnatuko naiz, Jordi zaldunak lurrean utzi duen dragoiaren alboan. Bai,
jada iritsi zait usaina. Sarkorra da, gozoa. Biriken azken milimetroa ere
leunki laztandu dit. Iritsi da, hemen noa, hor nago.
- Ondoloin.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)