Irudiek hitzegin dezakete. Tamalez, ez da askotan esan nahi den dena irudi batean sartzen. Pasaia bat, pertsona baten sentimenduak, ezin dira irudietan oro jaso. Aldiz, unearen isladatxo bat jaso dezakegu. Uneak batzen joan gaitezke, oroitzapenak biltzen doaz, irudiak gehitzen doazen einean.
Eta, hona egin nauena, hormak igotzeko gaitasuna, berak eman dit askotasunaren jarraitzaile sutsu izateko bidea. Atsegin dut, ez agertzea argazkietan dena, eta berriro bertara joan behar izatea. Baina baita ere, atsegin dut, argazki batek oroitzapenak ekartzea, izandakoak. Oraindik amets asko ditut beteko ditudanak.
Aldapan gora igotzean sortzen zaidan nekea gustoko dut. Bihotza taupada ozenez entzutea, bizirik nago. Haizeak usain garbiak dakartza, hormen artean, lainoen gainean edo azpian. Beldurrak gainditzeko behar bat sortzen zait barnen, erronka.
Isiltasunak apurtzen eta hitz burrunbak isiltzen. Zu eta ni. Ni eta zu. GU.
2014(e)ko ekainaren 18(a), asteazkena
2014(e)ko ekainaren 17(a), asteartea
Hegoka hegan
Bero dela esan
dit irratiak. Nik ez dut halakorik sentitzen. Itzalak eguzkiarengandik babesten
nau. Haizeak, astiro, aurpegia leunki laztantzen dit.
Ingurura begiratu
dut. Ohiko paisaia honetan ez ohikoaren bila hasi naiz. Begiratu eta begiratu,
bilatu eta bilatu. Aurkitu ez arren, egunero bezala, zortedun sentitu naiz.
Begiak irekitzean ikusten dudanera ohituta
egotea normala omen da. Nik uste dut inoiz ohituko enaizen zerbait dudala begi aurrean. Ikusten
dudana ez dagoela jende askoren eskutan ulertu dut. Edo agian, nire eskutan
dagoena nirea bakarrik dela sentitu dut.
Gaur zerura
gerturatzen gaituzten gailur horiek askatasuna dirudite. Inoiz, ordea, zeharka
beharreko horma altuak direla sentitu izan dut. Auskalo, agian bertako haizeak
maiterkiro laztantzen nauenean hormek zeharka ezinak izateari utziko diote.
Agian, egunen batean amets horietara gerturatuko naute.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)