2014(e)ko martxoaren 4(a), asteartea

Sigo siendo

Aurreko baten, zinera joan nintzen. Peruko musikarien eta musikaren, inguruko pelikula-dokumental bat ikusi nuen, gomendagarria zeharo. Baina ostirala zen, aste gogorra izan nuen eta lo hartu nuen, edo ez. Bapatean, amestu nuen Perun nengoela, Quechueraz hitzegiten herri txiki bateko haurrekin, bertako irakasle nintzela. Beharrezkoa soilik nuen, ongi eta gustora bizitzeko adina, ez nuen zelularrik, ez autorik. Beste bizitza bat, agian aukera berri bat, dena eraikitzen hasteko aukera bat, baina jakinik, aurretik eginiko hanka sartzeak, ez direla errepikatuko.

http://www.youtube.com/watch?v=nsxvHH1Ss8E

1 iruzkin:

  1. "Para mi la música es mi vida... Es como dejar de comer, dejar de dormir. Sin música,... yo no creo que nadie pueda vivir sin música ¿Tu puedes vivir sin música?" Doinuak irribarre bat ireki du nire arpegian. Pentsa erantzuna,... ziur zuk ere irribarre egin ez duzula?

    ErantzunEzabatu