2014(e)ko ekainaren 17(a), asteartea

Hegoka hegan
















Bero dela esan dit irratiak. Nik ez dut halakorik sentitzen. Itzalak eguzkiarengandik babesten nau. Haizeak, astiro, aurpegia leunki laztantzen dit.


Ingurura begiratu dut. Ohiko paisaia honetan ez ohikoaren bila hasi naiz. Begiratu eta begiratu, bilatu eta bilatu. Aurkitu ez arren, egunero bezala, zortedun sentitu naiz.




 Begiak irekitzean ikusten dudanera ohituta egotea normala omen da. Nik uste dut inoiz ohituko  enaizen zerbait dudala begi aurrean. Ikusten dudana ez dagoela jende askoren eskutan ulertu dut. Edo agian, nire eskutan dagoena nirea bakarrik dela sentitu dut.
 



Gaur zerura gerturatzen gaituzten gailur horiek askatasuna dirudite. Inoiz, ordea, zeharka beharreko horma altuak direla sentitu izan dut. Auskalo, agian bertako haizeak maiterkiro laztantzen nauenean hormek zeharka ezinak izateari utziko diote. Agian, egunen batean amets horietara gerturatuko naute.








1 iruzkin:

  1. Askatasun nahiak lotzen gaitu. Gailurretan loratzen diren arnasaren kimuak izan litezke bide geure barneko lorerik ederrenak topatzen laguntzeko, baina gelarik ilunenean ere, gai gara imaginatzeko, amesteko edo irudikatzeko. Geure baitan dago giltza, aske izan edo gatibu bizi, izan nahiko genukeenaren gartzelan.

    ErantzunEzabatu